martes, 23 de febrero de 2010

DANBOLINA


Danbolina perkusiozko musika tresna menbranofonoa da, Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua. Txistua laguntzeko erabili ohi da, erritmoa markatzen. Txistulariak ezkerreko eskuinaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren erritmoa markatzeko. Atabalarekin aldea nabaria da, altuagoa eta estuagoa baita; halere adabakiak eta tentsore-sistema bera ditu.
Joleak "danboliterua" izena hartzen du.


Abesti batzuk:

















TXALAPARTA


Abesti batzuk:








Txalaparta perkusiozko euskal musika tresna da. Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute. Egur erabilienak haltza, gaztainondoa eta lizarra izan dira. Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Tradizioaren arabera, jole bat "ttakuna" ("tukutuna" edo "bia") eta bestea "herrena" ("urguna", "pikatzailea" edo "bata"). Lehenengoak oreka edo ordena ezartzen du bigarrenak desoreka sortzen duen bitartean.
Txalaparta zahar gehienek ez zuten bi edo hiru ohol baino gehiago izaten, baina egun dozena bat oholez osatutako txalaparta afinatuak ere aurki daitezke, eta horiei esker doinuak eta akordeak jo daitezke.
Tradizonalki zurezkoa izan bada ere, txalapartari berritzaileenak harriz eta bestelako materialez egindakoekin esperimentatzen hasi dira. Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek (Oreka Tx), Nomadak Tx film dokumentalean, izotzezko txalaparta bat jotzen dute, Laponiara egindako bidaian.






domingo, 31 de enero de 2010

OSKORRI


Argazki batzuk:








Oskorri folk musika taldea da, Euskal herriko beteranoena. Sustraidun musika lantzen du, 1972etik "instrumentu tradizional eta modernoen arteko oreka" mantenduz. Ibilbide luze honetan, hainbat kide eta kolaborazio eduki du taldeak, baina hasieratik: Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez Oskorrin egon dira.



Oskorrin, edonolako instrumentu motek parte hartzen dute, adibidez: trikitixa, panderoa,txistua, klarinetea,...


Hauek dira Oskorriren abesti eta bideo batzuk:










martes, 26 de enero de 2010

abesti batzuk

http://www.youtube.com/watch?v=M-ieK_s5SW8

http://www.youtube.com/watch?v=gx4z68eh_yY

Argazki batzuk






PANTXO TA PEIO

Pantxoa eta Peio Lapurdiko abeslari bikotea da, Peio Ospital (Ezpeleta, 1948- ) eta Pantxoa Carrerek (Azkaine, 1948- ) osatua. Euskarazko herri abestiak kantatzen dituzte, gehienbat olerkarien lanei musika jarrita, Telesforo Monzon eta Manex Pagolari, besteak beste.
1970eko hamarkadan hasi ziren euskal abertzaletasunari lotutako abestiak kantatzen. Ipar Euskal Herrian ez ezik, Hego Euskal Herrian ere ezagun bihurtu ziren. Hori dela eta, eurek abestutako kanta asko euskal musikan klasiko eztabaidaezin bihurtu dira.
Hauek dira bikote honen abestirik ezagunenetariko batzuk: Lepoan hartu ta segi aurrera,
Itziarren semea, Urtxintxak, Azken dantza hau, Bai euskarari, Batasuna, Greziako itsasontzia eta Egunsenti hura.

lunes, 18 de enero de 2010

Eskoziako taldeak

Mota guztietako taldeak ikusi dezakegu Eskozian: adibidez

Hauen argazki batzuk:



Amplifico: Aztec Camera:

miércoles, 13 de enero de 2010

martes, 12 de enero de 2010

ESKOZIA







Eskozia (ingeleraz eta Scotseraz Scotland; Eskoziako gaeleraz Alba) Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetatik iparraldeena kokatzen dena da. Ingalaterra eta Galesekin batera Britainia Handiko Uhartea osatzen dute, Eskoziak lurralde honen heren bat hartzen du eta 790 uharte baino gehiago ditu. Ipar eta mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin mugatzen du, ekialdean Ipar Itsasoarekin, hegoaldean Ingalaterrarekin eta azkenik hego-mendebaldean Iparraldeko kanala eta Irlandako itsasoarekin. Eskoziar lurraldea 78.772 km2-tan hedatzen da eta bere biztanleria gutxi-gorabehera 5.116.900 biztanletakoa da, honek km2-ko 65 biztanleko dentsitatea ematen duelarik. Hiriburua Edinburgh da, aldiz hiririk handiena Glasgow, azken honen hiriguneak eskoziar biztanlegoaren %20a osatzen duelarik.






1707 urterarte Eskoziako Erresuma independientea izan zen, data honetan Britainia Handia sortzeko Ingalaterrarekin Batasun Agiria sinatu zelarik. Batasunak ez zuen Eskoziako berezko sistema legal edo judizialaren aldaketarik suposatu, hau ordudanik Gales, Ingalaterra eta Ipar Irlandakotik ezberdina delarik, honenbestez nazioarteko zuzenbidean erakunde juridiko ezberdintzat onartu eta hartzen da. Berezko legeen biziraupena jaso da, baita eskoziar kulturako zati diren hezkuntza eta erlijio sistema ezberdinak, hauek mendeetan zehar garatu direlarik.


XIX. mendean sortua, eskoziar independentismoa eragin eta indarra pilatzen joan da, batez ere XX. mendearen amaieratik aurrera eta Scottish National Party (SNP, Eskoziako Alderdi Nazionala) alderdiak ordezkatuta, honen helburu nagusia Eskoziako independentzia delarik,[1] 2007ko martxoko Eskoziar Parlamenturako Hauteskundeetan gehiengo sinplea lortu zuen.